TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

Euskal herriko banku-bulegoen egoera eta bilakaera aztergai, SARETZEN egitasmoaren barruan

EiTBk eta TOKIKOMek elkarrekin lantzen duten SARETZEN datu-kazetaritzako egitasmo bateratuaren barruan, azterketa berri bat kaleratzen ari dira EiTBko eta TOKIKOMeko medioak, gaur hasita eta hurrengo egunetan. Oraingo honetan, Euskal Herriko banku-bulegoen bilakaera eta datuak aztertu ditugu elkarrekin, eta hedabide bakoitzak bere eragin esparruan zentratuta aztertuko ditu gaur hasi eta hurrengo egunotan. Euskal Herriko egoerari erreparatuz …

Aurkeztu dugu ‘Matx’: kirolarien, kirolzaleen eta kluben aplikazioa

DONOSTIA, 2024/02/21.- Arratsaldean aurkeztu dugu, Donostian, Matx kirol-proiektua. Kirolariak, kirolzaleak eta klubak batzen dituen aplikazioa da, eta helburu nagusia da hiruren arteko harremanak erraztu eta gertuko kirol komunitate berri bat sortzea. Hainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, gaur erakutsi dugu jendaurrean Matx kirol-proiektua. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa …

Bihar aurkeztuko dugu ‘Matx’ kirol aplikazioa

Urteetako lan gogorraren ostean, iritsi da Matx kirol-proiektua jendaurrean aurkezteko eguna. Bihar arratsaldean egingo dugu aurkezpena, Donostian. Matx kirol-aplikazio bat izango da. Kirola dinamizatuko du, gertukoa balioan jarriz, eduki freskoa eskainiz eta kirolzaleen, kirolarien eta kluben arteko harremanak erraztuz. Ikus-entzunezko edukiak, emaitzak, sailkapenak eta klubentzako digitalizazio erreminta ere izango da. Tokikom sareak eta Eusko Jaurlaritzako …

LAN ESKAINTZA: Proiektu kudeatzailea

Kirola gustuko al duzu? Proiektu kudeatzailea behar dugu MATX kirol proiekturako. Interesa baldin baduzu, bidali curriculuma info@matx.eus posta elektronikora 2024 otsailaren 26a baino lehen. Funtzio nagusiak Ezinbesteko baldintzak Eskaintza

Lan eskaintza: Barne prozesuen kudeatzailea

TOKIKOMen lantaldea osatzeko pertsona baten bila gabiltza. Lagun bat gehitu behar dugu taldean, barruko lanetan lagundu eta administrazio zereginetan jarduteko. Komunikazioaren mundua maite baduzu, eta kudeaketa eta administrazio lanetan ona bazara, zure berri jakin nahi dugu! Bota begiratu bat eskaintzari eta, profila eman dezakezula uste baduzu, bidali zure curriculuma urriaren 20a baino lehen. Funtzio nagusiak …